martes, 16 de diciembre de 2008

2. ARIKETA




EDUKIAK:

Gai honi ekitean konturatu gara kontestu desberdinetatik hartzea zegoela eta horixe egin dugu. Testuinguru desberdinhauek lotzen edo erlazionatzen saiatu gara eta diskurtso mota desberdinak (gure talde barnean ere ematen diren hauek) objetiboki ikusten saiatu gara.
Gure ustez lortu ditugu teknologiaren alden on eta txarrak desberdintzen, baita teknologia berri hauek ematen dituzten aukerak eta aukera hauek batera datozten arriskuak. Halere, pentsatzen dugu artikulua nahiko nahaspilatsua zela eta uste dugu alde on eta txarrak desberdintzea askotan ez zela hain erraza.

PROZESUA:

Klase orduan eskema batzuk egin genituen eta ideia nagusiak ateratzeko lana banatu genuen hobeto ulertzeko. Ondoren zati bakoitzaren ideiak beste taldekideei esplikatu eta alderatu genituen. Esan liteke lau zati daudela artikuluan gure ustez; ideia nagusi eta zenbait diskurtso, teknologia berri hauen alde on eta txarrak, informazioa garaiaren oportunitate eta arriskuak eta, amaitzeko, ondorioak deitu genezakeen atala.

HAUSNAKETA:

Ezin da esan teknologia berriak onak edo txarrak diren definitiboki, kontuan izan behar da noiz, zertarako eta nola erabiltzen diren teknologia hauek. Bizitzako gauza guztitan bezela teknologia berriak ere "tamainan" erabili behar dira.
Gure taldeko kideek ikuspegi desberdinak dituzte teknologia berriekiko baina denak ados gaude teknologia hauek umeei edo gure ikasleei erabiltzen erakutsi eta beti orientatzio bat eskaini behar zaiela. Internet-en kasua izan daiteke garbiena: leku asko daude Interneten umeentzako egokiak ez direnak eta, beraz, ordenagailuetan filtroak ipintzea komenigarria da ume hauek pagina web horietara sartu ez daitezen. Honekin batera, herraminta ona litzateke gure ikasleei helbide elektroniko konkretuak ematea momentuoro behar dutena denbora gutxian aurkitu dezaten. Esan bezela, orientazio bat ematea baliagarriaz gain guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu.

No hay comentarios: