Blog-a: Herraminta berri bat gehiago dugu gure eguneroko gauzetarako, oso tresna erabilgarria eta interesgarria iruditzen zaigu gure pentsamenduan eta iritziak plazaratzeko. Gainera argazki, powerpoint, etabar ere ipini daitekenez aukera handiagoak ematen dizkizu gauzak jartzeko. Komentarioak ere uzteko aukera ematen dizu blogak, beraz, ikasi dugu nola egin behar diren komentario hauek blogetan eta honi esker parte hartu dezakegu hemendik aurrera sartzen garen blogetan. Gainera lan desberdinak editatu daitezkenez bloga eguneratuta mantendu daiteke. Esan daiteke, orohar, asko ikasi dugula eta blog bat editatzea ez dela gauza zaila eta orain gure esku dagoela.
Wikiak: Talde lana editatzeko edo iritzi desberdinak amankomunean jartzeko balio du. Honek lanak azkarrago egiten laguntzen du eta gainera, gure kasuan bezala, taldeko kide bakoitza herri batekoa izanik, bidaiatu gabe egin dezakegu lan gure etxetik mugitu gabe. Tresna oso interesgarria da eta taldeko kide batek dagoeneko bere kuadrillarekin planak antolatzeko erabili du. Tresna honi esker, blogaren kasuan bezala, erabiltzaile bakoitzak bere inpronta jarri dezake eta, ondorioz, parte hartu internet-ek ematen dizun tresna honetan, ez zara erabiltzaile hutsa.
Google docs: ez dugu apenas erabili tresna hau, proba batzuk egin genituen baina lanak egin eta antolatzeko beste era bat hartua genuelako. Halere, ikasi genuen hau erabiltzen nahiz eta oraindik trebezia handia ez hartu praktikatzeko denborarik eduki ez dugulako. Tresna honek etxetik lanak osatu eta aldatzeko aukera ematen duenez, eta interaktibotasuna sustatzen duenez, interesgarria iruditu zaigu.
SlideShare: tresna hau erabili genuen bigarren ariketarekin erlazionatuta zeuden powerpoint-ak blogean plazaratzeko. Erabilgarria iruditu zitzaigun horrelako dokumentu motak igotzeko aukera ematen duelako. Aurretik ez genekien tresna hau existitu ere egiten zanik, beraz, beste gauza bat gehiago ikasi dugu. Orain arte ezin genituen hainbat dokumentu internetera igo blogaren bidez, eta herraminta honek hau egitea errazten du.
Google sites: testu desberdinetan pertsona desberdinek lana batera egiteko aukera ematen du tresna honek. Google-k ahalbideratzen duen beste tresna bat da eta publikoa ez den arren, aukeratutako erabiltzaileek komentarioak etabar utzi ditzakete.
lunes, 22 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario