lunes, 22 de diciembre de 2008

3. ARIKETA

Espainiako hezkuntza lege desberdinen arteko konparatiba(LGE, LOGSE, LOCE, LOE)

SARRERA

Hezkuntza modelo desberdinen konparaketa egiten hasteko, aldagai garrantzitsuenak kontuan hartu beharko ditugu: Batetik, legea ezarritako garaiko testuinguru soziala, eta bestetik momentu horretan zein alderdi politikok bultzatu zuen legea.
Bi aldagai horiek nahikoa argituko digute konparazioak egiteko bidea.

LAN PROZESUA

Lan prozesuan irakasleak emandako informazioa erabili dugu nagusiki; baina horrez gain, aipatutako legeei buruz sarean topatu ahal izan dugun informazioa ere baliatu dugu, legetik legerako aldaketa esanguratsuenen bila.

Azkenik, konturatu gara, LGEtik LOGSErako jauzia izan zela benetako bakarra. Hortik aurrera ñabardurak besterik ez baitira aldatu.
Beraz, esan dugun bezala, egoera sozio-politikoak lege aldaketetan duen garrantzia ezin da ukatu.

Lan prozesuan zehar ez dugu arazo aipagarririk izan. Genuen informazioaz aritu gara lanean, baina laurotako inork irakaskuntzan lan-esperientziarik ez izatean, ezin esperientzietan oinarritu legeen berrezartzeen eraginak azaltzeko.

HAUSNARKETA

Hezkuntza legeek garrantzi handia dute gizarte baten izanean, gaur eta etorkizunean. Gure kasuan Espainiako gobernuaren menpeko gara, bai erabakiak hartzerako orduan bai eta zein lege aplikatu erabakitzerakoan ere.
Legetik legerako aldaketak, pixkanaka eginagatik ere, helburu zehatzak izan behar dituzte, bada ikaslearen autonomia indartzeko pautak ezartzea, edota hauen sormen ahalmenak bultzatzea...
Horrelako helburuak lortu nahi izanez gero, anbizio gehiagorekin bultzatutako aldaketa behar lukete. Bestela zertzelada epelak besterik ez zaizkie ematen, gaur egun zalantzan dauden hezkuntza politikei.
Aztertu dugunaren arabera, diktaduraren garaian sortutako LGE legeak dituen ezaugarri nagusiak (zurruntasuna, estrukturan eta erredaktatzeko eran, infinitiboen erabilera, obligazioak markatuz lanera bultzatu baino gehiago...), nahiko hobetu ziren LOGSEren ezartzearekin (teoria praktikan jartzeko saiakerak, zentroen kudeaketa deszentralizatu, erredakzioan sustantiboen erabilera lanera bultzatuz derrigortu beharrean, malguago orokorrean).
Honen ondoren eman nahi izan diren lege-aldaketak (LOGSE/LOCE/LOE), azken finean, benetako hezkuntza ereduen aldaketa baino, aldaketa partidista interesatuak izan direlakoan gaude.

No hay comentarios: