CURRICULUM-A:
Klase orduan eginiko lana izan da, taldekide guztien artean egindakoa.
Taldekideok ikasketa desberdinak burutu ditugunez, ez da batere erraza izan ordu banaketan adostasun batetara iristea. Beraz ariketa ahalik eta modu demokratikoena egiteko, taldekide bakoitzak (2 ikaslek ikasketa berdinak burutu zituztenez, 2en artean ordu banaketa bera egin zuten) ordu banaketa bat egin zuen, emaitza moduan boto gehien zituzten irakasgaiak hautatu genituen.
Ondoren arrazoitzeko orduan ere arazoak izan genituen, zientzia eta teknologia ikasitako ikasleek gauza bat zioten et enpresaritza ikasitakoek bestea, baina bueno, talde heterogeneoa izatearen alde ona dela esan daiteke ez? Ikuspuntu desberdinen arteko kalaka..
II praktikan eginiko ordu banaketarekin inor ez dago ados. Ikasgai instrumentalei ordu gehiago emanez garrantzitsuago direla pentsa baitaiteke, beste ikasgaiei duten garrantzia kenduz.
Gure ustez oso garrantzitsua da taldekidetasuna bultzatzen duten ikasgaiak indartzea:
- Tailerrak sormena lantzeko
- Soinketa harremanak lantzeko
- …
Ikasketak “orokorki kulturizatzeko” direla uste dugu, ez lanerako bideratzeko soilik.
Ikasgai instrumentalei ematen baldin badiegu bakarrik garrantzia ikasleak ez dira gustura sentituko, ez dute ikasiko. Denetik ikasi behar dutela uste dugu gero etorkizunerako zer nahi duten beraiek erabakitzeko gaia izan daitezen..
lunes, 22 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario