DESKRIBAPENA
Bi joko didaktiko aztertu ditugu eta hauen konparaketa bat egingo dugu. Konparaketa egiteko irizpide ezberdinak hartu ditugu. Irizpide hauek bi testu irakurrita lortu ditugu, testuetan zegoen informazioa oinarritzat hartuta gure irizpideak eginez.
Irakurri beharreko bi testuak hauek dira:
• Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagógica (Ríos Cabrera, Pablo)
• Criterios de la selección del software educativo (Marqués, Pere)
PROZESUA
Testuak etxean bakarka irakurrita eta bakoitzak irizpide posible batzuk ekarri ditugula, klasean bildu eta irizpide ezberdinak lortu ditugu. Guztiok ere nahiko antzerako irizpideak ekarri ditugu eta horregatik ez dugu arazo handirik izan irizpide definitiboak ezartzeko. Hauek esku artean ditugula ordenadore gelan, lauron artean jokoak probatzen hasi gara. Jokoak “Onddoak” eta “El cuerpo humano” dira. Ez dugu denbora asko eman bi joko hauek aztertzen, izan ere ez dira oso potenteak, biak ere nahiko errezak eta laburrak baitira informazio aldetik. Jokoak nolakoak diren ikusita gure irizpideak hauetara ondo moldatzen diren ikusi dugu. Pare bat irizpide ordezkatu ditugu berri batzugatik, eta beste batzuk pixkat egokitu ditugu. Horrela klaseko hurrengo ordenagailu ordu batean konparaketa egin dugu azkenik. Ez dugu arazo handirik izan adostasun batera heltzeko erantzunak emateko orduan, antzeko iritzia baigenuen guztiok jokoei buruz. Beraz nahiko azkar egin dugu.
ONDORIOAK
Alde batetik “El cuerpo humano” jokoa sinplea, entretenigarria eta erabilerraza da. Lagunekin jolasteko aukera ematen du ez baita guztiz ikastera zuzendutako jolasa. Ez du gehiegi sakontzen gaian, baina oinarrizko informazioa ematen du.
Bestalde “Onddoak” jokoak informazio gehiegi du eta guztia batera ematen du, liburu batean bezala. Aspergarria izan daiteke haurrentzat. Hitz teknikoak erabiltzen ditu eta haurrek ulertzeko maila altuegia du. Testu gehiegi du, eta informazioa bisualki eta joko bidez adierazia balitz, hobe.
Laburbilduz esan dezakegu oso interesgarria dela joku didaktikoen erabilpena, bai umeak eta bai helduek asko ikasi ahal dutelako jokatzen ari diren bitartean. Baina hau lortzeko, garbi gelditu da garrantzitsua dela jokoak irizpide egokiak izatea. Hau da, irizpideak egokiak aukeratzearen arrakasta ezinbestekoa dela, joku borobil bat lortzeko.
lunes, 22 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario