jueves, 27 de noviembre de 2008

Telematikoki ikasten

Kaixo!

Jarraian, interesgarria iruditu zaigu, gure taldekide batek online den graduondoko ikasketak egiten dituenez, zenbait azalpen ematea ikasketa mota honetaz.
Graduondokoaren izena "Postgrado en Gestion Cultural" da eta bertan liburutegi, artxibo, galeria, museo etabarretan lan egiteko modua azaldu eta zenbait proiektu kultural aztertu eta osatzea eskatzen da. Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Irekia da (UOC). Helbide honetan aurkitu daiteke hezkuntza sistema honen azalpena (helbide honetara sartu eta "Modelo de aprendizaje" sailera joan):

http://www.uoc.edu/portal/castellano/index.html

Ikasketa mota honetan ikaslea da bere ikaskuntzaren nukleoa eta bere denbora planifikatu behar du egin behar diren ekintza guztiak egiteko. Unibertsitateak zure esku uzten ditu hainbat errekurtso (liburutegi birtuala, aula birtuala, online textuak) eta ikaslea organizatu behar da planteatzen diren helburuetara ailegatzeko.
Aurrerago informazio gehiago emango dugu honi buruz.

No hay comentarios: