jueves, 30 de octubre de 2008

1. ARIKETA:

-ARIKETAREN DESKRIBAPENA:

Xabier Etxague-en testua irakurri dugu bakoitzak bere aldatik. Ondoren, klasean testuaren inguruko zenbait komentario egin ditugu eta jarraian bakoitzak aukeratutako gaiaren inguruko jarduera azaldu dugu.

-ARIKETAREN PROZESUA:

Esan bezala, testua bakoitzak bere aldetik irakurri eta gero, komentario batzuk egin genituan gure artean. Orokorrean iruditu zitzaigun testua zientifiko edo teknikoegia zela gure ulermenerako; hitz tekniko ugari, dominatzen ez ditugun jakintzak, etabar. Halere, ondo azaldutako ideiak zirela iruditu zitzaigun eta oso baliagarria iruditu zaigu atal bakoitzaren amaieran laburpen txiki bat azaltzea.

Bakoitzak berak egindako ikasketen arabera, ordu ta erdi irauten duen klasea prestatu zuen.

Batirtzeren klasea plaken tektonikari buruzkoa da, Asierrek "Higidura: posizioa, abiadura eta azelerazioa"ri buruzko klasea prestatu du. Iñigok "publizitatearen eragina kontsumitzaileengan" gaia aurkeztuko du. Josuk "Eskolan musika ikastea"-ren beharrari buruzko klasea prestatu du Finnegan autorearen artikulu eta ikerketa bat oinarri bezela erabiliaz.

Beraz, hasiera batean taldekide bakoitzak bere klasea prestatu du, klasean geundenak klaseak egin dugu lan eta egun hortan falta zen taldekideak etxean egin dute lana. Behin denak lana egin ondoren alkarri esplikatu diogu bakoitzak egindakoa. Interesgarria izan zen elkarrizketa hau, bakoitzak dakienari buruzko speech txiki bat egin zuelako. Ez dugu inongo arazorik izan besteen lana ulertzen.

Bakoitzak bere lana esplikatu eta gero Josu-ren lanean gehiago sakontzea erabaki genuen. Hau izan zen entregatu genuen lana. Duda dexente eduki genituen zenbait atal betetzen ez baizitzaigun errexa iruditzen nola banatu, adibidez, ariketa bakoitzaren denbora. Zenbait puntutan Lorearen laguntza behar izan genuen puntu batzuk ulertzeko eta halere lan ugari izan genuen pentsatzen puntu bakoitzean zer jarrri.

Jarduera klasean egin genuen bi hordu erabiliaz.

Bloggean lehen jarduera honetako hausnarketak ipintzeko ordenadore gela erabili genuen.

Aurkezpena

  • Asier Morgado: ingeniaritza mekaniko teknikoa ikasi det ta orain ingeniaritza industriala egiten ari da.
  • Batirtze Letamendia: biologia lizentziatura eta akuakulturan masterra ikasi du.
  • Iñigo Aranbarri: enpresaritza ikasketak egin ditu.
  • Iosu del Rio: giza-zientziak eta empresa deituriko ikasketetan lizentziaduna da eta orain CAP-az gain "Gestion Cultural" izeneko postgradoa ateratze ari da eta Filosofiako aurreneko maila bukatzen ari da.